XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tene Lehiaketako lan sarituen bilduma plazaratu da

Debako Udala eta Elkarlanean algitaletxeak aurtengo Tene Lehiaketako lan sarituen bilduma plazaratu dute.

Mikel Taberna, Iban Zaldua, Karlos Zabala, Aitor Zuberogoitia, Idurre Eskisabel, Aintzane Agirrebeña eta Iraitz Agirreren ipuinak datoz bertan.

Ibai ertzeko kontrabandistak eta guardia zibil mutur-okerrak nahasten dira Mikel Tabernaren Bota xoxa! ipuin irabazlean.

Beran jaioa da Taberna eta urteak dira Iruñera aldatu zela, eta Nafarroako Gobernuko itzultzaile dihardu aspaldi honetan.

Olerkigintzan ere aritzen da, eta Arabako Foru Aldundiaren Ernestina de Champourcin saria irabazi zuen, gero 1996an publikatu zen Mendearen ilunabarrean lanari esker.

Bigarren gelditutakoa Iban Zalduaren Entropiarena da.

Donostiar honek Ipuin euskaldunak liburua eman du argitara orain aste batzuk, Gerardo Markuletarekin batera.

Eta hirugarren tokian gelditutako Karlos Zabala Oiarzabalen Begia da mundua eskaintzen du ondoren liburu honek.

Zabala Irunen jaioa da eta Arabako Foru Diputazioko itzultzailea lanbidez.

Gerardo Markuleta, Juan Luis Zabala eta Mielanjel Elustondok osatu dute epai-mahaia.

Lagun hauen gomendioz, beste bi lan aldatu dira liburura, Zuberogoitia eta Eskisabelenak; eta baita 18 urtetik beherako egileentzako akzesita irabatzitako bi idazlan ere.